Irakeko Barne Ministerioko goi kargu Mudab Al-Awadi hil dute gaur Bagdaden. Goi kargua bizkartzainekin kotxean zihoan, hiriburuko erdigunean, ezezagun batzuek tirokatu dituztenean. Tiroketan, Al-Awadiz gain, bere bi bizkartzain hildituzte.
Datorren astean egingo den Batzar Nazionalaren prestaketan, Al-Awadik irakeko tribuen Kontseiluaren eta Barne Ministerioaren arteko zubi lana egiten ari zen. Hil duten momentuan Gobernuaren egoitzara zihoan.
Kamiolarien kontrako erasoak
Iraken dabiltzan kamiolariak haien kontrako eraso eta bahiketa anitz jasaten ari dira. Eraso horietako batean turkiako kamiolari bat hil dute —larunbatean aurkitu zuten gorpua—. NTV turkiako telebista kateak azaldu duenez, Bagdad iparraldean dagoen Taji eskualdean eraso bat egin zuten. Erasoaren ostean, turkiako kamiolaria desagertu egin zen eta larunbatean ospitale batean aurkitu zuten haren hilotza. Turkiako enbaxadak egindako ikerketaren ostean aurkitu dutela adierazi du telebista kateak. Cemal Ugurhildako kamioilariak zazpi seme-alaba zituen.
Bestalde, bi kamioilari jordaniar bahitu zituzten astelehenean. Kamiolari biak AEBetako Armadarentzat lan egiten duen Daud and Partners enpresako enplegatuak dira.
Irakeko okupazioa
Barne Ministerioko goi kargu bat hil dute Bagdaden
Irakeko Barne Ministerioko goi kargu bat eta haren bi bizkartzain hil dituzte gaur Bagdaden. Kotxean zihoazela, hiriaren erdigunean, ezezagun batzuek ibilgailua tirokatu eta hil egin dituztela adierazi du Irakeko Poliziak. Horretaz gain, desagertua zegoen turkiako kamiolari baten gorpua aurkitu dute eta jordaniako beste bi kamiolari bahitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu