UKRAINA
Barne ministro ohiak bere buruaz beste egin zuela diote zerbitzu sekretuek
Ukrainako Barne ministro ohi Juri Kravtxenkok bere buruaz beste egin zuela jakinarazi zuen atzo zerbitzu sekretuen buru Oleksandr Turtxinov: «Ez dago suizidioa ez den beste hipotesirik». Kravtxenko hilik agertu zen martxoaren 4an bere etxean tiro bat zuen buruan. Georgi Gongadze kazetariaren hilketaren harira deklaratu eta ordu batzuk lehenago aurkitu zuten ministro ohiaren gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu