David Blunkett Erresuma Batuko Barne ministroak iskanbila sortu du. Bere amorante ohia zen Filipinetako umezain batek 19 egun besterik ez zituen behar izan Erresuma Batuan gelditu ahal izateko bisa lortzeko.
Bisa lortzeko, normalean 12 hilabete irauten du tramitazio epeak eta Blunkett funtzionarioei presio egiteaz akusatu dute, baina honek uko egin die salaketei. Joan den astetik denen ahotan dabil, ustez ministro kargua bere onerako erabili duelako. Gainera, joan den igandean, prentsak Kimberly Queenen, ministroaren amorante ohiaren inguruko informazioa zabaldu zuen eta itxaroten ari den umea ministroarena izan daitekeela esan dute.
ERRESUMA BATUA
Barne ministroak amoranteari laguntzeko baliatu du, ustez, kargua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu