Mundua

Barroso hautatu dute berriro Europako Batzordeko presidente

Gehiengo osoz aukeratu dute, Europako PPren, liberalen, euroeszeptikoen eta hainbat sozialisten botoekin.

2009ko irailaren 16a
14:17
Entzun
Europako Parlamentuak Jose Manuel Durao Barroso (1956, Lisboa) aukeratu du gaur Europako Batzordeko presidente izateko, eta beste urtez ariko da. 718 diputatuk hartu dute parte bozketan eta aldeko 382 boto lortu ditu Barrosok, gehiengo osoa -219k aurka bozkatu dute eta 117 abstenitu egin dira-.

Europako PPk, liberalek eta euroeszeptikoek haren alde egin dute, baita sozialisten parte batek ere. Aurretik, udan, Europako gobernuen oniritzia jaso zuen. "Europa bateratuaren proiektua sendotu" nahi duela esan du bozketa ondorengo hitzaldian; izan ere, aurreko legealdian Europako Konstituzioaren porrota jasan zuen.

Europako Batzordeko presidente gisa, bigarren legealdia egingo du eta, orain babes zabala lortu arren, 2004an baino boto gutxiago bildu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.