Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko gaurko presidenteak jakinarazi du beste bost urtez egon nahi duela karguan, hautagaitza aurkeztuko duela esan baitu.
Jan Fischer Txekiar Errepublikako lehen ministroak iragarri du Barrosok postuan segitzeko proposamena egingo duela, eta honek prest dagoela erantzun dio. Bilera egin dute biek gaur.
Europako Batasuneko gobernuburu eta estatuburuek hilaren 18an eta 19an batzarra egingo dute eta hor ekingo diete batzordeko karguak berritzeko lanei.
MunDUA
Barrosok beste bost urtez izan nahi du Europako Batzordeko presidente
Baiezkoa eman dio Txekiar Errepublikako lehen ministroaren proposamenari. Europako Batasuneko buruek aurki ekingo diete batzordeko karguak berritzeko lanei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu