Santa Pau ospitalean Ginekologiako itxaron gelako kupula formako sabaia erori egin da. Behera erori denean, lurra ere jauzi egin da, pisuarekin. Itxaron gelan zeuden 16 lagun zauritu dira, bi larri eta besteak arin. Hiru laguni ere ebakuntza egingo diote.
Erori den kupula konpontzen ari ziren. Sabaia erori denean ez zegoen inor beheko gelan. Gainera, ez da dena batera erori, eta lehen erorketatik bigarrenera bitartean zaurituak ateratzeko astia izan dute.
Suhiltzaileak edifizioaren estruktura aztertzen ari dira, zergaitik erori den jakiteko. Erietxeak ikerketa zabaldu du.
Istripua
Bartzelonako Santa Pau erietxean Ginekologiako itxaron gelako sabaia erori da, eta 16 lagun zauritu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu