Urriaren 15a iraultzarako nazioarteko eguna izendatu dute. Munduko hainbat hiritan egingo dituzte protesta baketsuak, eta Bartzelonan ere bat egin dute Gloval RevolutionaryDay izena daraman mugimenduarekin. Haserretik ekintzara. Gure eskubideak edo euren interesak lelopean manifestazioa egingo dute, Katalunia plazatik hasi eta Garaipen Arkuraino.
Bestalde, larunbatean egin zuten batzarrean zerbitzu publikoetan iragarri dituzten murrizketak salatzeko urriaren 14an hainbat eskola eta ospitale okupatuko dituztela jakinarazi zuten. Horrez gain, murrizketak, kaleratzeak eta sarekadak gelditzeko eskatzeko kartelak egin dituzte.
Bartzelonan, haserretik ekintzara pasatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu