Alfred Bosch ERCko Espainiako Legebiltzarrerako hautagaiak gaur jakinarazi duenez, apirilaren 10ean Bartzelonan independentziari buruzko erreferendumean parte hartzen ari zen boluntario bati perdigoi batekin tiro egin zioten. RAC1 irratiak egindako elkarrizketa batean jakinarazi du gertaera, eta gaineratu du kontsultaren egunean publiko ez egitea erabaki zutela, eguna ez hondatzeko.
Boschek azaldu duenez boluntarioek ez zuen zauri larririk jasan.