Basescuren aurkako erreferenduma baliogabetu egin du Konstituzionalak

Errumaniako presidenteak karguari eutsi ahal izango dio, galdeketan izandako parte hartze txikiagatik

Arnaitz Lasarte.
2012ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Trian Basescu Errumaniako presidentearen aurka uztailean egindako erreferenduma baliogabetu egin du herrialde hartako Auzitegi Konstituzionalak. Basescu kanporatu ala ez erabakitzeko galdeketan izandako parte hartze txikiagatik hartu du erabaki hori auzitegiak. Bozkatu zuten herritarren %87k presidentea kanporatzearen alde bozkatu bazuten ere, herritarren %46k soilik eman zuten botoa. «%50eko gutxieneko parte hartzea ez da bete», azaldu du Augustin Zegrean epaileak.Ondorioz, Basescu kontserbadoreak karguan jarraitu ahal izango du 2014 arte.

Maiatzaz geroztik USL Batasun Sozial-Liberala koalizioa buru duen parlamentuak uztailean kendu zuen kargutik Basescu. Egokitzen ez zitzaizkion eskumenak bere gain hartu, eta konstituzioa urratzea leporatu zioten. Presidentea kargutik botatzeko, ordea, parlamentuarenerabakia herritarrek berretsi behar zuten uztailaren 29ko erreferendumean.

Hainbat alderdik salatu zuten hautesle erroldan irregulartasunak egon zirela. USLko Ioan Rus Barne ministro ohiak 18 milioi herritarreko hautesle errolda osatuzuen, Hauteskunde Bulego Zentralaren datuetan oinarrituta. Baina gobernuko koalizioaren baitan eztabaida sortu zuen kopuru horrek. Izan ere, gobernuaren arabera, 15 milioi herritar inguruk eman zezaketen botoa, Estatistika Institutu Nazionalean oinarrituta. Errolda 15 milioi herritarrekoa balitz, gutxieneko parte hartzea lortuko zuten galdeketan. Konstituzio Auzitegiak, ordea, ez du onartu haien helegitea, eta baliogabetu egin du Basescuren aurkako erreferenduma. Sei epaile agertu dira presidentearen aurkako zentsura mozioaren aurka; alde, berriz, hiru. Berriro Basescuren esku utzi beharko dute presidente kargua.Hain zuzen ere, Crin Antonescu behin-behineko Errumaniako presidenteak adierazi du auzitegiaren erabakia onartzen duela eta kargua itzuliko diotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.