Batasun gobernu bat eratzea adostu dute Haitin

2021eko irailaren 12a
00:00
Entzun
PORT-AU-PRINCE. Haitiko lehen ministro Ariel Henryk akordio bat erdietsi zuen atzo oposizioarekin: Henryk zuzendutako batasun gobernu batek gidatuko du herrialdea. Jakinarazi zutenez, zortzi eguneko epea izango dute ministroak hautatzeko, eta horiek hauteskunde berri batzuk egin arte egongo dira boterean; «beranduenez», 2022ko amaierara arte.

Gobernuaren jarduna 43 lagunek, tartean aktibo jarraitzen duten hamar senatariek, osatutako kontrolerako eta jarraipenerako erakunde batek gainbegiratuko du.

Adostu dutenez, batzorde konstituziogile bat ere eratuko dute, hiru hilabetean konstituzio berri bat osatu dezan. Gizarte zibileko erakundeek hautatutako 33 kidek osatuko dute hura. Ondoren, testua erreferendum bidez onartu beharko dute herritarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.