mundua

Batasun nazionaleko gobernua eratu daitekeen aztertuko du Greziako presidenteak

Demokrazia Berria kontserbadorearekin, Sirizak ezkertiarrarekin eta Pasok sozialdemokratarekin bilduko da bihar Karolos Papulias. Hiru alderdiak izan ziren igandean legebiltzarrerako bozetako lehen indarrak, baina uko egin diete gobernua eratzeko lanei.

2012ko maiatzaren 12a
15:48
Entzun

Igandeko Greziako Parlamenturako bozen ostean —ideologia anitzeko zazpi alderdik lortu dute ordezkaritza—, inor ez da gauza izan gobernua eratzeko, eta Karolos Papulias Greziako presidenteak bihar talde parlamentarioekin bilera saila hasiko du, batasun nazionaleko gobernua eratu daitekeen aztertzeko, Presidentetzak gaur ohar batean jakinarazi duenez.

ND Demokrazia Berria kontserbadoreak irabazi zituen hauteskundeak, %18,8ko babesarekin, baina berehala egin zion uko exekutiboa osatzeko lanei. Bozetako bigarren indar Sirizak ezkerreko alderdia hasi zen ondoren bilera batzuk egiten, baina ez du xedea lortu. Pasok alderdi sozialdemokratak ere atzo zioen uko egin diola gobernua eratzeko ardurari. 

Papulias lehenik eta behin hiru alderdi haiekin bilduko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.