Arafaten omenezko ekitaldian loreak jarri dituzte Ramalako Mukatan. Izan ere, duela bi urte Parisko ospitale militar baten hil ostean Mukatan ehortzi zuten. Israelek ez baitzuen utzi palestinarren hiri historikoan, Jerusalemen, hobiratzen.
Ekitaldi horretan izan da Mahmud Abbas Arafaten oinordekoa eta bere hitzaldian gaurkotasun politikoari buruz hitz egin du: "Berri onak ditut gure herriarentzat", adierazi du Abbasek. "Urrats garrantzitsuak eman ditugu batasun nazionaleko gobernua osatzeko". PANeko presidentearen hitzetan, batasun nazionaleko gobernu horri esker nazioarteak Hamasen gobernuari ezarritako bahikuntza ekonomikoei amaiera eman ahal izango zaie.
ekialde hurbila
Batasun nazionaleko gobernua hilabete amaierarako martxan egon daitekeela iragarri du Abbasek
Duela bi urte hil zen Parisen Jasser Arafat Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea. Milaka palestinarrek ospatu dute gaur Arafaten heriotzaren bigarren urteurrena. Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak parte hartu du Ramalan egin den ekitaldian eta iragarri du hilabete amaierarako abian egon daitekeela Hamasekin batera osatutako batasun nazionaleko gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu