Robert Mugabe Zimbawe-ko presidenteak eta Morgan Tsvangirai oposizioko buruak batasun nazionaleko gobernua osatzeko akordioa izenpetu dute gaur, Harare-ko hotel batean. Boterean 28 urte daramatza Mugabek (84 urte dauzka), eta berak segituko du presidente. Lehendakariorde Tsvangirai izango da.
Arthur Mutambara oposizioko kideak ere sinatu dute hitzarmena.
Ekitaldian izan dira, besteak beste, Thabo Mbeki Hegoafrikako presidente eta Zimbaweko negoziazio prozesuko bitartekaria, Afrikako beste hainbat buruzagi eta ehunka gonbidatu.
Mundua
Batasun nazionaleko gobernua osatzeko akordioa sinatu dute Zimbawen
Hitzarmena izenpetu dute Robert Mugabe presidenteak eta Morgan Tsvangirai oposizioko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu