Hondurasko krisi politikoa amaitzear zela uste zen urriaren 30ean Roberto Micheletti de facto-ko presidentearen eta Manuel Zelaya kargutik indarrez kendu zuten presidentearen ordezkariek batasun nazionaleko gobernua eratzeko San Jose-Tegucigalpa akordioa sinatu zutenean. Atzo gauean, aldiz, Zelayaren gobernuak akordioak "porrot" egin duela adierazi zuen, Michelettik batasun eta adiskidetze gobernua haien ordezkaritzarik gabe eratu duelako.
"Akordioa bertan behera uzten dugu de facto-ko gobernuak akordioaren konpromezuak bete ez dituelako". Legez gobernu horren burua Zelaya izan behar du, haren ordezkariek adierazi dutenez, eta "Michelettik ez du baldintza hori bete".
mundua
Batasun nazionaleko gobernuaren akordioak "porrot" egin du Hondurasen
Legez eratzekoak ziren gobernu horren burua Manuel Zelayak izan behar du, haren ordezkariek adierazi dutenez, eta "Michelettik ez du baldintza hori bete".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu