François Bayrou UDFko buruzagiak ez dio Frantziako presidentziarako bigarren itzulian Nicolas Sarcozy UMPren hautagaiari botorik emango. Hori argi utzi du =l Le Monde==http://www.lemonde.fr/l-n egin dioten elkarrizketan. Ez du zehaztu, ordea, PSren hautagai Segolen Royalen alde bozkatuko duen.
Sarkozyk irabaziz gero Frantziako "gizarte sareko haustura larritzeko arriskua" dagoela uste du Bayrouk, eta horregatik iragarri du ez diola hari botorik emango.
Hauteskundeetako lehen itzulian hirugarren izan zen Bayrou, eta 7 milioi boto inguru bildu zituen (%18,5). Ondorioz, hautagai zentristaren alde bozkatu zuten hautesleak erabakigarri izango dira bigarren itzulian. Areago Ipar Euskal Herrian, Bayrou Sarkozyren atzetik bigarren izan baitzen han. Nolanahi ere, bigarren itzulirako Sarkozyren aldeko hautua egin dute Ipar Euskal Herriko UDFko hautetsi gehienek.
Frantziako presidentziarako bozak
Bayrouk ez dio Sarkozyri botorik emango
Hala ere, buruzagi zentristak ez du argitu Royalen aldeko bozkatuko duen. Aldiz, Ipar Euskal Herriko UDFko hautetsi gehienek Sarkozyren alde egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu