Kelly auzia

BBC-ko langileak kalera atera dira telebista katearen independentzia defendatzeko

BBC telebista katearen ehunka langile kalera atera dira gaur beren lantokiaren informaziorako independentzia defendatzeko. 'Kelly auzia'-ri buruz Hutton epaileak egindako txostenean jasotzen ziren kritikei erantzuteko antolatu dute ekimena. NJU Kazetarien sindikatuak eta Bectu BBC katearen sindikatuak deitu dute manifestazioa, eta BBC kateak Erresuma Batuan dituen egoitza guztietatik abiatu da.

2004ko otsailaren 5a
18:11
Entzun
Manifestazio jendetsuena Londres mendebaldean BBCk duen egoitzan izan da. Berrehun kazetari eta teknikarik "Eskuan BBCtik kanpo" zioten kartelak zabaldu dituzte. Horrez gain, langileek BBCko zuzendari nagusi ohi Gred Dykeen lana defendatu nahi izan dute. Dykek bere karguari uko egin zion Brian Hutton epaileak 'Kelly auzia'-ri buruz kaleratu zuen txostenaren berri jakin eta gero. Hutton epailearen txostenak kritikak egiten zizkion BBC telebista kateari. Dykez gain, Gavyn Davies BBC presidenteak eta Andrew Gilligan kazetariak –albistea idatzi zuena– ere euren karguak utzi zituzten.

Newcastleko egoitzan berriz, NUJ sindikatuko ordezkari Brid Fitzpatrickek zehaztu du 60 lagunek hartu dutela parte BBCren aldeko ekimenean. "BBCren independentzia editoriala defendatzeko atera gara kalera", zehaztu du Fitzpatrickek. "Hutton epailearen txostena alde batekoa izan zela uste dugu. Garbi dago BBCk akatsak egin zituela, baina ez da akatsak egin dituen bakarra. Dykeren dimisioarekin BBCren independentziaren defendatzaile sutsuenetako bat galdu dugu", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.