komunikazioa

BBCk mila lanpostu murriztuko ditu

Zuzeneko telebista geroz eta etxe gutxiagotan ikusten dela esan du BBCren zuzendaritzak. Ondorioz, erabiltzaile gutxiagok ordaintzen dute lizentziaren kuota. 210 milioi eurotako defizita metatu du hedabideak.  

BBC munduko hedabiderik handiena da; 24.000 langile ditu mundu osoan. ANDY RAIN, EFE
2015eko uztailaren 2a
12:27
Entzun

"Erabaki zailak" hartu behar izan dituztela adierazi du BBCko zuzendari nagusi Tony Hallek hedabideak metatzen duen diru galerari aurre egiteko. Erabaki horietako bat da mila lanpostu inguru murriztuko dituztela 2016-2017 urteen artean galerei aurre egiteko abian jarriko duten plangintzaren barruan.

BBCk 150 milioi liberatako —200 milioi euro inguru—defizita dauka, eta bi urtereen buruan hori gainditzea jarri dute helburu. Munduko hedabiderik handiena da BBC. 24.000 langile ditu Erresuma Batuan eta mundu osoan.

Hallek azaldu du geroz eta jende gutxiagok ikusten duela zuzeneko telebista, eta ondorioz, geroz eta jende gutxiagok ordaintzen duela lizentzia baimena eskuratzeko kuota. Zazpi urtez kuota —145,50 libera— ez dutela igo nabarmendu du Hallek. Baina, neurri hori ez da izan nahikoa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.