Irakeko Barne Ministerioko iturrien arabera, gutxienez bederatzi pertsona hil eta beste hiru zauritu dira herrialdean izandako hainbat erasotan. Azaldu dutenez, soldaduz mozorrotutako talde armatu bat Al Tawabeko meskitara sartu da bart; bertan, Salbamendu Kontseiluko — Poliziari Al Qaedaren aurka laguntzen dion talde bat— zazpi kideri dei egin diete, eta horiek meskitatik irteterakoan tiroka hil dituzte.
Goizean izan den beste eraso batean, armatutako hainbat gizon herri kontseilu bateko kide ohi baten etxera sartu dira Behrez inguruan. Erasotzaileek funtzionario horren bi seme-alaba hil dituzte, eta ihesean joan dira.
Hiru zaurituak Al Mualemin auzoan izan dira, poliziaburu baten konboiaren aurka lehergailuekin egindako eraso batean.