Sana Siriako berri agentziak jakinarazi du Deir al Zur hiriko Harabex auzoko eskola bati egin diotela eraso, eta bertan ikasten zuten neskatoak direla hildakoak. Giza Eskubideen Siriako Behatokiak erantsi du suziri ugarik jo dutela ikastetxea, eta ez du baztertu hildako kopurua datozen orduetan haztea.
Deir al Zurreko probintzia ia erabat dago Estatu Islamikoren esku, izen bereko hiriburuaren parte batzuk eta aireportu militarra izan ezik.