Bederatzi lagun exekutatuko dituzte Iranen istiluetan parte hartzeagatik
Herrialdeko egoera «batzuen axolagabekeriaren» errua dela esan du Ali Khamenei aiatolak
Joan den ekainean hauteskundeak egin zirenetik, erasoek ez dute etenik izan Iranen. Istiluetan parte hartzea egotzita, bederatzi lagun exekutatuko dituela jakinarazi zuen atzo Gobernuak. Ebrahim Raissi Aginte Judizialeko ordezkariak dioenez, «Iraultzaren aurka» egiteagatik exekutatuko dituzte. Joan den ostegunean beste bi lagun hil zituen Teheranek, akusazio berberengatik. Husein Moussavi oposizioko buruzagiak gogor kritikatu du Mahmud Ahmadinejaden gobernua; beste diktadura baten arriskuaz ere ohartarazi du. Ali Khamenei aiatolak, berriz, azken hilabeteetako egoera «batzuen axolagabekeriari» egotzi dio, baina ez du izenik eman nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu