munDUA

Bederatzi lagun hil dira Aljerian atentatu suizidan

2010eko ekainaren 12a
16:28
Entzun
Aljeriako Poliziaren kuartel baten kontra atentatu suizida egin dute eta, ondorioz, bederatzi lagun hil dira gutxienez. Erasoaren egileak lehergaiz betetako kamioi bat egoitzaren aurka jo du. Hildakoen artetik lau poliziak dira.

Timizar herrian izan da atentatua, hiriburutik ehunen bat kilometrora. Poliziek tiroz erantzun dute eta, iturri ofizialen arabera, erasoaren egilearen atzetik auto batean zihoazen bi "terrorista" hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.