Ukrainako krisia

Bederatzi lagun hil dira Donetsken, autobus geltoki batean izaniko leherketan

Kievek esan du aireportua bere kontrolpean dagoela; errebeldeen informazioa gezurtatu du hala.

2015eko urtarrilaren 22a
09:07
Entzun

Autobusean eta ondoko auto batean zeuden bederatzi lagun hil dira Donetsken autobus geltoki baten inguruetan izaniko leherketan. Ukraina ekialdeko gatazka gelditzeko Frantziak, Alemaniak eta Errusiak eginiko deiaren ondotik dator atentatua. 

Bestetik, Kieveko agintariek ukatu egin dute errebeldeek Donetskeko aireportuaren kontrola eskuratu dutela. Izan ere, Ukrainako sei militar zendu eta beste hamasei zauritu dira aireportuan errebeldeekin izaniko borroketan, baina, hala ere, aireportuaren kontrolari eutsi diotela baieztatu du Kievek.

Ia 5.000 hildako

Joan den apirilaz geroztik 4.800 lagun inguru hil dira Luhansken eta Donetsken errebeldeen eta Ukarinako armadaren artean gertatzen ari diren erasoetan. Gatazkak milioi bat errefuxiatu baino gehiago sortu ditu dagoeneko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.