Gehienbat atzerritarrak bizi ziren bost solairuko etxebizitza batean piztu zen sua, atzo gaueko hamaikak aldera, Berlingo Alt-Moabit auzoan. Ezbeharraren tokira hurbildu ziren suhiltzaileek ordu laurden batean itzali zuten sua, baina, biktima gehienak arabiarrak ziren, eta alemanez ez zekitenez ez zituzten erreskatatzera joan zirenen azalpenak ulertu. Horrela, etxe barruan ateak itxita egon beharrean eskaileretatik ihes egiten saiatu, eta hantxe hil ziren. Alemaniako hiriburuko agintariek adierazi dutenez horixe izan liteke ezbeharraren arrazoia.
Berlingo suhiltzaileen bozeramaile batek adierazi duenez bederatzi hildakoez gain, beste horrenbeste zauritu dira, eta karbono dioxido asko arnastu duten beste 43 lagun artatu behar izan dituzte.
Poliziak uste du sutea nahita eragindakoa izan dela, eta ezezagun batzuek beheko solairuan zeuden ume-kotxeei su eman dietela.
ezbeharra
Bederatzi lagun hil dira, horietatik bost umeak, Berlinen izandako sutean
Bost solairuko etxebizitza batean izandako sutean bederatzi lagun hil dira, horietatik bost umeak, eta beste horrenbeste zauritu dira. Polizia iturrien arabera sutea nahita piztu dute ezezagun batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu