Oraindik ez dira argitu zeintzuk izan diren istripuaren arrazoiak. Adituek ez dute inolako hipotesirik baztertzen; ezbeharraren unean eguraldia ona zen, eta hegazkina aireratzeko baldintzak primerakoak ziren. Hegazkineko bidaiari guztiak hil dira istripuan.
Lusa agentziak jakitera eman duenez, pilotua izan ezik, gainontzeko zortzi lagunak espainiarrak dira, famili berekoak. Pilotua, berriz, Erresuma Batukoa zen. Hildakoen artean hiru haur daude.
Istripua
Bederatzi lagun hil dira Madeiran izandako hegazkin istripuan
Bederatzi lagun hil dira bart Madeiran (Portugal) izandako hegazkin istripuan. Aireratu eta hiru minutu geroago aireportuko radarrek hegazkinaren seinalea galdu zuten. Pilotua izan ezik, hildako guztiak famili bereko espainiarrak dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu