Gutxienez bederatzi pertsona hil dira Afganistanen azken 24 orduetan segurtasun indarren aurka egindako hainbat erasoetan.
Shahjoy barrutian izan da erasoetako bat. Bertan lau polizia hil dira, autoan zihoazela lehergailua lehertu denean. Qari Muhammad Yousaf Ahmadi ekintzaile talibanen bozeramaileak erasoaren ardura beregain hartu du eta bi polizia ere zauritu direla adierazi du.
Paktya probintzian, Afganistango beste hiru soldaduk bizia galdu dute, errepidean zegoen mina bat lehertu denean. Dirudienez, beste bi militar ere zauritu dira eraso horretan.
Azkenik, Faryab probintzian, polizia nagusi bat eta bere bizkarzaina hil eta beste bi zauritu ziren atzo gauean izandako eraso batean.
Bederatzi lagun hil dira segurtasun indarren aurkako erasoetan Afganistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu