Mundua

Bederatzi lagun hil dituzte Finlandiako ikastetxe batean, tirokatuta

Gizonezko bat izan da erasotzailea -Poliziak atzo galdekatu egin zuen-, eta ondoren bere buruaz beste egin du. 200 ikasle zeuden erasoaren unean.

2008ko irailaren 23a
16:52
Entzun
Gizonezko gazte batek gutxienez bederatzi lagun hil ditu tiroz Finlandiako ikastetxe batean. Lanbide eskola da hura eta 200 ikasle zeuden une hartan. Burua estalita zuela sartu da ikastetxean gizonezkoa. Beste hainbat lagun zaurituta daude.

Erasotzailea bere buruaz beste egiten saiatu da, eta oso larri eraman dute erietxera. Handik ordu gutxira zendu da. Buruan tiro bat zeukan. Eskolako kidea zen eta 22 urte zituen. Hain zuzen, Poliziak atzo galdekatu egin zuen hura, YouTuben jarritako bideo bat zela kausa. Iaz antzeko erasoa izan zen Finlandian, Tuusulako institutu batean. Zortzi lagun hil zituen gizonezko batek, tiroz, eta gaurko erasotzaileak ordukoak Interneten zabaldutako mezuaren antzekoa jarria zuelako galdekatu zuen atzo Poliziak.

Kauhajoki herrian izan da gertaera, Finlandiako mendebaldean. Erasoaren ostean, sutea sortu da ikastetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.