Hil dituzten bederatzi lagunen artean milizianoak zein zibilak daudela nabarmendu dute Palestinako iturriek.
Atzo, bost palestinar hil zituen Israelgo Armadak Zisjordanian, hiru Kabatia herriskan eta bi Nabulusen. Bart, beste bi hil dituzte, Palestina ipar-ekialdean, Israelgo soldaduek sarraldia egin dutela-eta miliziano palestinarrekin izan duten tiroketan.
Gaur goizean, azkenik, Hamaseko beste bi kide hil dituzte Rafako mugako igarobidean. Igarobide horrek Gaza eta Egipto lotzen ditu, eta Gazako biztanleentzat kanpora irtetzeko bide bakarra da. Ekainaren 25ean palestinarrek soldadu israeldar bat bahitu zutentik itxita dauka Israelek.
Israelgo Armadaren eta Hamaseko milizianoena arteko enfrentamendu hori konboi militar israeldar bat Gazara zihoala gertatu da; besteak beste, hondeatzeko makinek osatzen zuten konboi hori. Palestinako iturrien arabera, Israelgo Armada Rafako igarobidearen inguruko Gazako eremuak suntsitzen ari da, eta, agi denez, hori eragotzi nahi zuten Hamaseko kideek.
Ekialde Hurbila
Bederatzi palestinar hil ditu Israelgo Armadak 24 orduko epean
Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea eta Hamasen esku dagoen Gobernua batasun nazionaleko gobernua eratzeko ahaleginean dabiltzala areagotu ditu Israelek erasoaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu