Beduinoek kuartel bati eraso diote Sinai penintsulan
Beduino talde batek granadekin eraso zion atzo Al Arish hiriko kuartel bati, Sinai penintsularen iparraldean. Egiptoko Gobernuaren arabera, ez zen inor zauritu. Sinain 300.000 beduino bizi dira, baldintza gogorretan. Urtarrilaren 29an hamabi lagun hil ziren beduinoen eta Poliziaren arteko tiroketa baten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu