Begoña Zabala euskal herritarra dago 'Estelle' ontziko 30 ekintzaileen artean
Israelgo armadak atxiki duen Estelle ontziko 30 ekintzaileen artean dago Begoña Zabala euskal herritarra. Ekintzaile feminista eta abokatua da, Nafarroakoa. Hain zuzen, Iruñean Zabaldi Elkartasunaren Etxeak salatu du Israelek «giza eskubideen aurkako jarrerari eusten» diola. «Nahi duten lekuan, nahi duten bezala, nahi dutena egin dezakete». Zabalari eta bertze ekintzaileei sostengua agertzeko kontzentrazioetara deitu zuen Zabaldik atzo Iruñean. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak, baina, debekatu egin zituen, larrialdikoak ez zirela argudiatuta. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak ere salatu du Israelgo armadak «elkartasuna galarazi» nahi duela, eta eskifaiako kideen egoerarengatik «kezka» agertu du. Gazarako bidean, Donostiatik eta Bermeotik (Bizkaia) igaro zen Estelle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu