Ekialde Hurbila

"Beheralako" su-etena hitzartu dute Hamsek eta Al Fatak

Bi mugimendu palestinar horietako buruzagiek atzo ere egin zuten keinu bera, baina batzuen eta besteen milizen elkarren kontra borroketan jarraitu dute. Ikuskizun dago aldarrikapen berriak eraginik duen.

2007ko otsailaren 3a
18:40
Entzun
Hamas eta Al Fatako buruzagiek larrialdiko batzarra egin dute, berehalako su-etena aldarrikatu, eta alde bateko zein besteko jarraitzaileen arteko borrokak amaitarazteko asmoz.

Istilu eta liskar larriek 48 ordutan 24 bat hildako utzi ondoren, Hamas eta Al Fatako buruzagiek su-etena hitzartu zuten berriro atzo arratsaldean. Mugimendu baten eta bestearen jarraitzaileen artean, ordea, ez du arrakasta handirik izan deialdi horrek: eta bart gauean, eta egunean zehar, elkarren kontrako borroketan jarraitu dute.

Ismail Hania palestinarren lehen ministroa Hamasekoa da, eta Mahmud Abbas presidentea, berriz, Al Fatakoa. Palestinarren arteko zatiketa, beraz, sakona da.

Hala ere, Abbas Hamaseko erbesteko buruzagi Jamal Meshaalekin batzartuko dela zabaldu da.

Hamasen eta Al Fatako jarraitzaileen arteko borrokak gogorrak izandira: nazioarteko berriemaileen arabera, Al Fatako kide armatuek Nekazaritza Ministerioa hartu dute, eta hango ordeganagailu eta bestelako materialak ebatsi.Era berean, Segurtasun Nazionalaren egoitzan (Al Fataren menpe dago) ere borrokak izan dira, Hamasen gotorleku den Unibertsitate Islamikoan bezala. Dena den, ez dira aurreko egunetako gordintasunera iritsi, eta nazioarteko berriemaileen arabera, azken orduetako borroketan ez da inor hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.