Roquetas de Marreko kuartelean hil zen Juan Martinez Galdeanoren heriotzarekin lotutako bederatzi guardia zibilentzat behin-behineko askatasuna agindu du Estefania Lopez, Roquetasko epaitegiko titularrak. Fiskaltzak atxiloaldi prebentiboa eskatua zuen kuarteleko tenientea eta inputatutako beste agente batzuentzat, atxilotua geldiarazteko erabilitako bideak
"bortitzak eta gogorrak" izan zirelako.
13:00etatik aurrera hartu die deklarazioa epaileak, tenienteari eta beste bi guardia zibil inputaturi. Bederatzi dira auzi horretan inputatutako guardia zibilak. Gaur hiruk deklaratu dute. Gainerakoei joan zen ostiralean hartu zien deklarazioa epaileak, eta egin zutena "beharrezkoa eta arrazionala" izan zela nabarmendu zuten haietako hiruk. Haien abokatu Gustavo Arduanen esanetan, akusatu gehienek eskuak eta gorputza soilik erabili zituzten atxilotua geldiarazteko. "Oraindik zehaztu ez diren arrazoiengatik geldiarazi egin behar izan zuten".
Roquetas de Marreko (Almeria, Espainia) Guardia Zibilaren kuarteleko kamerek grabatutako irudiak ere ikusi ahal izan ziren ostiralean epaiketan. Martinez Galdeano Guardia Zibilaren autoan sartzen saiatu zirenean hasi ziren borrokak eta Galdeano lurrera bota zuten. Handik minutu gutxira 17:17ean haietatik helduenak kamerak grabatzen ari zitzaizkiela adierazi zien besteei eta haietako batek kameren irismenetik kanpo eraman zuen atxilotua.
Tentsio uneak
Roquetas de Marreko auziak tentsio uneak sortu ditu bertako epaitegian. Hogei emakume inguru epaitegiaren aurrean bildu dira deklarazioak egiten zeuden guardia zibilei elkartasuna erakusteko. Guardia Zibila goraipatzen zuten kartel batzuen atzean egin dute hauek elkarretaratzea. Jende andana hurbildu da eurengana kartel horiek kentzera, ordea. Momentu horretan, EFE agentziak adierazi duenez, 65 urteko gizonezko batek pistola bat atera du, eta tentsio une gogorrak bizi izan dira. Kaleko jantzian zeuden Guardia Zibil batzuk komisaldegira eraman dute. Gizonezkoa Roquetas de Marreko bizilaguna da.
Espainia / Tratu txarrak
Behin-behineko askatasuna Roquetasko auzian inputatutako bederatzi guardia zibilentzat
Behin behineko askatasuna agindu du Estefania Lopez, Roquetasko epaitegiko titularrak, Juan Martinez Galdeanoren heriotzagatik inputatutako bederatzi guardia zibilentzat. Guardia Zibilaren Roquetas de Marreko (Almeria, Espainia) tenienteak eta beste bi agentek 13:00etatik aurrera deklaratu dute epailearen aurrean, kuartelean hil zen Juan Martinez Galdeanoren heriotzaren inguruan inputatu gisa. Roquetas de Marreko epaitegiko kanpoaldean liskarrak izan dira gaur eguerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu