Hainbat saiok huts egin ostean, egun gutxi barru behin-behineko gobernua iragarriko dutela jakinarazi du Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak.
Krisirako gobernua izango dela nabarmendu dute, eta 22 ministro eta ministrordea izango dituela. Sail gehienak erabaki dituzte jada, baina ez dute izenik ezagutzera eman.
IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak, bestalde, Sabha herrian Muammar Gaddafik uranioa gorde zuela jakinarazi du. CNN AEBetako telebista katean ere herri horretan ustez material erradioaktiboa gordetzeko erabili diren bi biltegiren berri eman du.
Protestak herrialde arabiarretan
Behin-behineko gobernua eratuko dute Libian
Gaddafik uranioa ezkutatu zuela jakinarazi du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu