Siriako NCC Koordinaziorako Batzorde Nazionalak —egoitza herrialde barruan duen oposizioko talde nagusiak— «ahal bezain laster» behin-behineko su-etena egitea proposatu die bai gobernuari eta bai Siriako Armada Askeari, indarkeria geldiarazi eta trantsizio demokratikoa abiatzeko. Lau puntuko proposamenak presoak askatzea eta nazioarteko laguntza humanitarioari sartzen uztea biltzen ditu, besteak beste.
Bestetik, Riad Hijab Siriako lehen ministro ohiak prentsaurrekoa eman du Jordanian, joan den astean kargua utzi ostean lehen aldiz. Baxar al-Assaden agintea «desegiten» ari dela esan du, eta gobernuak soilik lurraldearen %30 kontrolatzen duela. AEBek bere kontra jarritako zigor ekonomikoak kendu dizkiote.
Behin-behineko su etena proposatu die oposizioko NCC taldeak bi alderdiei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu