Kim Jong-il Ipar Koreako erregimeneko buruzagi nagusiak eta Roh Moo-hyun Hego Koreako presidenteak agiri bateratua plazaratu dute, herenegun hasi zuten goi-bilera historikoa amaitzeko. Zortzi puntuko agiri horretan, behin betiko bake hitzarmena bultzatzeko konpromisoa hartzen dute agintari biek.
1953an menia batekin amaitu zen bi herrialdeen arteko gerra, bake hitzarmenik sinatu gabe. Harrezkero, gorabeheratsuak izan dira bien arteko harremanak, eta Jong-ilen eta Moo-hyunen ekimenak egoera normalizatzen lagun dezake.
Besteak beste, Ipar eta Hego Korearen arteko trenbidea abian jartzeko, mugaren alde banatan bizi diren senideen arteko harremanak indartzeko eta itsasoan partekatuta arrantza eremu bat eratzeko prestutasuna agertu dute alde biek.
Hain justu, atzo Ipar Koreak azpiegitura nuklear nagusiak eraisteko prest zegoela iragarri eta biharamonean iritsi da bake konpromisoaren iragarpena. Jong-il eta Moo-hyunek plazaratu duten agirian, Ipar Korearen programa nuklearraren inguruko auzia konpontzeko ahalegina elkarrekin egingo dutela agindu dute herrialde biek.
Mundua
Behin betiko bake hitzarmena bultzatuko dute Ipar eta Hego Koreak
Akordio horretara iritsi dira Kim Jong-il Ipar Koreako estatuburua eta Roh Moo-hyun Hego Koreakoa, Pyongyangen egin duten goi bileran. Zortzi puntuko agiria plazaratu dute, eta, besteak beste, Ipar Korearen programa nuklearraren inguruko auzia konpontzeko ahalegina elkarrekin egingo dutela agindu dute. 1953an meniarekin eten zuten bi herrialdeen arteko gerra, baina bake hitzarmenik sinatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu