Ekialde Hurbila

Belen palestinarren esku geratu da

Israelgo Armada Zisjordaniako Belen hiritik erretiratu da gaur, eta palestinarren esku geratu da hiriaren kontrola. Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak eta Mahmoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroak atzo hitzartu zuten erretiratzea. Belendik ez ezik, Gazako hainbat lekutatik ere erretiratu da, dagoeneko, Israelgo Armada, eta, orain, Palestinako segurtasun indarren kontrolpean geratu dira gune horiek.

2003ko uztailaren 2a
18:09
Entzun
Nolanahi ere, PANeko segurtasun arduradunek adierazi dutenez, arazoak dituzte beren esku geatu diren hiri eta eremuak behar bezala kontrolatzeko, hain zuzen ere, oso baliabide murritzak dituztelako. Israelen okupazioak iraun duen bitartean, Palestinako segurtasun indarren azpiegitura eta tresna asko suntsitu ditutzte, hala nola, ibilgailuak eta polizietxeak. Horregatik, laguntza eskatu diote nazioarteko komunitateari, eta, bereziki, errepide mapa izeneko bake planaren sustatzeile diren AEBei. Washington laguntza emateko prest agertu da.

Astelehenean hasi zen Israelgo Armada Gaza iparraldeko lurralde okupatuetatik erretiratzen, eta 2000jo iraileko, bigarren intifada hasi zeneko, mugetara itzultzen. Indarkeria agerraldi guztiak desagertu ez badira ere, azken egunotan hainbat urrats egin dituzte israeldar zein palestinarrek bakea lortze aldera. Besteak beste, Palestinako talde armatu nagusiek —Al Fatak, Hamasek eta Jihad Islamikoak— su-etena aldarrikatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.