Britainia Handiko armadako lehergailu teknikariek Belfasteko iparraldean "tamaina handiko" lehergailu bat desaktibatu dute bart gauean. Ipar Irlandako Poliziak jakinarazi duenez, bonbaren helburua "pertsona asko hiltzea" zen.
Jamaican Street-en aurkitu zuten atzo lehergailua, Ardoyne auzo katolikoan, eta 30 familiak etxebizitza utzi behar izan zuten.
Oraindik inork ez du atentatua egingo zuela jakinarazi, baina poliziek IRAtik bereizitako talderen bat izan litekeela uste du. Inguru horretako PSNIko buru Andrew Freeburn-ek azaldu du "ahal bezainbeste heriotza" eragitea zuela helburu atentatuak.