Belgikako estatu federalean 2010eko ekainaren 10eko hauteskunde orokorren ostetik dagoenkrisi politikoari amaiera emateko proposamenak aurkeztu ditu Elio Di Rupo frantses hiztun sozialisten buruak. Bruselan eta Valonian bozak irabazizituen PSko buruzagiari gobernu federal bat eratzeko betebeharra eskutan jarri dio azkenik Albert II.a erregeak. Aurretik ere ahalegin horretan aritu dira, bai Bart de Wever N-VA Flandriako Aliantza Berria alderdi independentistako presidentea (Flandrian hauteskundeetan alderdi hori gailendu zen) eta beste arduradun politiko asko ere. Orain arte, baina,konponbide bat aurkitzen saiatu diren guztiek porrot egin dute.
Elio Di Rupok astelehenean aurkeztutako proposamenak dira, haatik, frantses hiztunen aldetik behintzat, Belgikako estatu federalaren berrantolaketan urrunenik joan direnak. Hala, BHV Brusela-Hal Vilvorde barruti elebidunaren zatitzea, parte handi batean, planteatzen du Di Ruporen txostenak. Hori da flandriarren eskakizun nagusietarik bat. Hiru barruti eratzea proposatzen du Di Rupok, hots, Brusela, Flandriako Brabante eta Valoniako Brabante. Bruselan eta inguruan frantses hiztunak gehiengoa diren 19 herrietan bizilagunen hizkuntz eskubideak handitzea etabermatzea planteatzen du Di Rupok, BHV zatitzearen ordainez.
Eskualdeek, botere gehiago
Txosten horretan agertzen dira, halaber, frantses hiztunek orain arte arbuiatzen zituzten eskualdeen eta erkidegoen eskuduntza asko ere. Hala, Belgikako eskualde autonomoek fiskalitate, ekonomia, segurtasun zibil eta ikerketa zientifikoaren alorretan, besteak beste, eskumen gehiago eskuratuko lituzkete. Familientzako diru laguntzen banaketa, berriz, erkidegoen esku geratuko litzateke. Oro har, aginte federaletik eskualde eta erkidegoei eskuz aldatuta egongo liratekeen botereekin, 17.300 milioi euroko eskuduntza aldaketa egon liteke.
Elio Di Rupok bihar arte eman die alderdiei proposamenari erantzuteko.
Belgikako eredu federalak botere gutxiago izatea proposatu dute krisitik irteteko
BHV barrutia zatitzea eta Flandriari zein Valoniari eskumenak gehitzea jasotzen du Elio Di Ruporen planak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu