mundua

Belgikako Gobernua eratzeko ardura daukanak dimisioa eman du

Alberto II.a erregeak oraindik ez dio kargu uztea onartu Di Rupori. Honek azaldu du aurrekontuen negoziazioa blokatuta dagoela.

2011ko azaroaren 21a
20:19
Entzun

Elio Di Rupo Belgikako Gobernua eratzeko arduraduna duenak dimisioa aurkeztu dio gaur Alberto II.a erregeari, baina honek oraindik behintzat ez dio onartu, herrialdearen egoera "larria" dela esanda.

Di Rupok erregeari adierazi dio aurrekontuen negoziazioa blokatuta dagoela, eta kontuak onartzea ezinbestekoa dela gobernua izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.