Elio Di Rupo frantses-hiztun sozialista buru, gobernu berria osatu dute Belgikan. Alberto II.a Belgikako erregeak onartu ostean, karguaren zina egin du lehen ministroak, eta parlamentuak gaur eztabaidatuko du gobernuaren programa berria. Hamahiru ministroren arteko oreka zaila lortu dute azkenik: sei, nederlandera- hiztunak dira, eta gainerakoak frantses-hiztunak; Di Rupo neutrotzat hartuko dute.
Hain zuzen ere, gobernua osatu duten sei alderdien artean hiru valoniarrak dira eta beste hirurak flandriarrak, eta oso luze eztabaidatu dute karguen banaketa orekatua lortzeko. Belgikak krisi politiko sakonari aurre egin behar izan dio, urte eta erdi hutsik egon baita herrialdeko gobernua. Azkenik, baina, inoizko gobernurik txikiena egin dute, hamahiru ministro eta sei estatu idazkarik osatutakoa. Azken horien artean, lau nederlanderadunak dira, Di Rupo frantses-hiztuna dela kontuan izanda, desoreka berdintzeko; 1979az geroztik lehen aldiz izango da frantses-hiztun bat Belgikako presidente. Halaber, 1974tik ez da gobernuburu sozialistarik izan.
Belgikako gobernua osatu du Di Rupok
Frantses-hiztunak dira sei ministro, eta nederlanderadunak beste seiak; inoizko gobernu txikiena da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu