Belgikako Gobernua osatzeko beste plan bat
BRUSELA. Belgikako krisi politikoa amaitzeko seigarren plana aurkeztu dio Elio Di Rupo sozialistak Alberto II.a erregeari. Iazko ekainaren 10eko bozetan inork ez zuen bakarrik agintzeko adinako gehiengorik lortu. N-VA alderdi independentistak irabazi zuen Flandrian, eta PS alderdi sozialistak Valonian eta Bruselan. Harrezkero, akordiorik erdietsi ezinda aritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu