Belgikako Gobernua osatzeko negoziazioak eten ditu N-VAk

Erredakzioa
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Belgikan iragan ekainaren 13ko hauteskunde federalen emaitzek utzitako egoera politiko korapilatsua ez da oraindik konpontzekotan. Ezen, orduz geroz gobernu federala eratzeko helburua duten indar politikoen arteko negoziazioetatik alde egitea erabaki zuen atzo N-VA Flandriako alderdi independentistak.

Flandriako Aliantza Berriko buru Bart De Weverrek azaldu du alderdi frantses-hiztunek ez dietela «inolako erantzunik eman» flandriar indar politikoek eskualdeen autonomia garatzeko asmoz egin dizkieten proposamenei. «Hizketa hauek ez zihoazen inora», esan du De Weverrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.