Mundua

Belgikako Gobernua osatzeko negoziazioak utzi dituzte demokristau frankofonoek

N-VAko subiranistenganako "konfidantzarik eza" argudiatu dute demokristauek hizketaldiak eteteko, eta "konpromiso handiagoa" eskatu diete.

CDHko demokristau frankofonoen burua da Benoit Lutgen. VIRGINIE LEFOUR / EFE
2014ko ekainaren 25a
13:38
Entzun

Joan den maiatzaren 25eko hauteskundeetan, gehien bozkaturiko alderdia izan zen N-VA subiranista flandriarra, baina horrek ez dizkio erraztu Belgikako Gobernua osatzeko negoziazioak. Hain zuzen, negoziazio mahaia uztea erabaki dute demokristau frankofonoek, argudiatuta ez daukatela "konfiantza nahikoa" flandriarrek aurkeztutako proiektuan.

"Belgikarekiko eta Europako Batasunarekiko eszeptikoa" izatea egotzi dio N-VAko buru Bart de Wever nazionalistari, eta hitz egitekotan "konpromiso gehiago" onartu beharko dituela iragarri du CDHko buru Benoit Lutgenek. "Ez dituzte orain arteko konpromisoak errespetatu, eta De Weverren proposamenak ez ditu jasotzen beharrezko neurriak. Beraz, koalizio hau uzteko garaia da".

Maiatzaz geroztik, gehien bozkaturiko lau alderdiak —N-VA, CDH MRko liberal frankofonoak eta CD&Vko demokristau flandriarrak— koalizio gobernu bat osatzeko negoziatzen ari dira. Ez da lehen aldia goberna osatzeko negoziazioak trabatzen direna. 2010ean, esaterako, urtebete egin zuen herrialdeak gobernurik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.