Irango Gobernuak Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluari eskatu dio hainbat herrialdetan beloaren erabilpena baimentzeko, eta horrela, atzera botatzeko orain arte ezarria zuen debekua.
Neurri horrek "giza eskubideak urratzen dituela" salatu du, eta kontseiluak gaiaren inguruko txosten bat egin beharko lukeela uste du.
Irango Gobernutik azaldu dutenez, beloa "behar erlijioso" bat da emakume musulmanentzat, eta erlijio askatasuna urratzen du erabilera debekatzeak.