Zine El Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohiak buruko isuria izan du eta larri dago, erietxe batean koma egoeran.
Urtarrilaren erdialdean amaitu zen haren 23 urteko agintaldia, Tunisiako herritarren hilabeteko matxinadaren ostean. Saudi Arabiara ihes egin zuen urtarrilaren 14an.
Atzo Tunisiako Bankuko presidenteak esan zuen Ben Aliren eta haren sendiaren enpresei 1.300 milioi euro eman zizkietela herrialdeko bankuek.
tunisia
Ben Alik buruko isuria izan du
Tunisiako presidente ohia Saudi Arabian dago duela hilabetetik, bere herrialdeko matxinadagatik boterea utzi ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu