Gobernuan zegoen alderdiak segituko du Tunisia gobernatzen: Berrelkartze Konstituzional Demokratikoak (RCD), atzoko hauteskundeetan botoen %84,59 lortu duelako, emaitza ofizialen arabera.
Zine el Abidine Ben Ali izan da azkeneko 22 urteetan Tunisiako presidentea, eta boterean segituko du, aurkeztea erabaki baitzuen. Presidentegaien beraien artean %89,62ko babesa jaso du Ben Alik -2004koetan, %94,48koa-.
Alderdien artean Herri Batasuna Alderdia (PUD) geratu da bigarren, %5,01eko babesarekin. Batasun Unionista Demokratikoak (UDU) %3,80koa izan du.
Beste presidentegaien artean Ahmed Brahim Berrikuntzaren Mugimenduko buruak %1,57 eskuratu du. Kanpainan irregulartasunak egon direla salatu du.
mundua
Ben Alik segituko du Tunisiako presidente izaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu