Benallak beste atxiloketa batean parte hartu zuen

2018ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Frantziako presidente Emmanuel Macronen bizkartzain ohi Alexandre Benallak kontrakoa adierazi zuen arren, Maiatzaren Leheneko beste atxiloketa batean parte hartu zuen, Mediapart eta Liberation hedabideek zabalduriko bideoek frogatzen dutenez. Parisko Landareen Lorategian grabatu zituzten, eta Macronen alderdiko segurtasunaren arduradun Vincent Crasekin agertzen da Benalla; irudietan ikus daiteke biek parte hartu zutela manifestari baten atxiloketan.

Bideoak plazaratu ostean, fiskaltzak bigarren ikerketa abiatu du. Besteak beste, manifestarien aurka indarkeria erabiltzea, Poliziaren gailuak ilegalki eramatea eta segurtasun publikoaren irudiak bidegabe erabiltzea leporatzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.