Benazir Bhutto Pakistango lehen ministro ohiaren alderdiko hiru kide hil dituzte gaur herrialdearen hego-mendebaldean tiroketa batean, Quetta herritik gertu. Bhutto Dubain dago egun hauetan, bere haurrak bisitatzen. Laster itzuliko da Pakistanera. Izan ere, urtarrilaren 8an izango da Legebiltzarreko hauteskundeak, eta aurkeztu egingo da.
Oposizioaren buruetakoa da Bhutto, Pakistango Herritarren Alderdiaren (PPP) kidea. 1988-1990 eta 1993-1996 artean izan zen lehen ministroa.
Pervez Musharraf Pakistango presidenteak salbuespen egoera ezarri zuen azaroaren 3an, oposizioa kalean mobilizazio handiak egiten ari zenean. Armadak gaur jakinarazi duenez, Swat eskualdean 290 "islamista" hil ditu urriaren bukaeratik. Abenduaren 16an kenduko dituzte salbuespen neurriak herrialdean.
Pakistan
Benazir Bhuttoren alderdiko hiru kide hil dituzte tiroz
Azaroaren 3tik salbuespen egoeran daude Pakistanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu