Benetako IRAko buru bat zigortu dute Ipar Irlandan
BELFAST. Paul McCaugherty Benetako IRAko buruzagiari-bigarrena da zuzendaritzan- hogei urteko kartzela zigorra ezarri diote armak eta lehergailuak inportatzeagatik. Erresuma Batuko agente sekretu bat baliatu zuen buruzagiak kontrabandoan aritzeko, trafikatzailea zelakoan. Operazioa 2004 eta 2006 bitartean egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu