Erasoa Libian

Bengazira "martxa berdea" egitera deitu du Gaddafik

Olibondo adar bat eskuan hartuta joateko eskatu du, "atzerriko erasoari" erantzuteko. Frantziak hirugarren egunez aireratu ditu hegazkinak gaur. Libiako oposizioa hartuko du gaur Frantziak.

2011ko martxoaren 21a
19:45
Entzun

Nazioarteak Libian esku hartu ondoren, Muammar Gaddafik Bengazira "martxa berde herritar estrategikoa" egitera deitu du gaur. Nazioarteko zenbait herrialdek larunbatetik abian jarri duten operazioa "atzerriko erasoa" dela esan du, eta horri erantzuteko egin die dei herritarrei, Bengazira olibondo adar bat eskuan dutela joateko.

Bete ez diren hainbat su-eten iragarpen egin ondoren egin du dei Gaddafik. Ostiralean onartu zuen Nazio Batuen Erakundearen segurtasun kontseiluak Libian esku hartzea, eta hasiera batean aire eremua ixteko izango zela zirudien arren, hainbat eraso ari dira burutzen hainbat herrialde, tartean Frantzia.

Eraso horiek jada izan dute erantzuna. Liga Arabiarrak, esate baterako, esku hartzeko eskatu zion nazioarteari orain dela bi aste, baina aire eremuaren itxieraz haratago joatea kritikatu du. Afrikako Batasunak ere gauza bera esan du. Italiak gerrarik ez pizteko eskatu du, eta Alemaniak egoera honen beldur zela esan du. Frantziak, hala ere, hirugarren egunez aireratu ditu hegazkinak gaur.

Abdelhafid Ghoga Libiako Kontseilu Nagusiko bozeramaileak esan duenez, protestak hasi zirenetik 8.000 lagun hil dira istilu eta borroketan. "Errebolta hasi zenetik, Gaddafiren aldeko indarrek libiar zibilak akabatzea helburu izan duten espedizioak izan dira", gaineratu du. Gaur Gaddafik Misratari eraso dio, eta zazpi pertsona hil dira.

Kontseilu Nagusia hartuko du gaur Frantziako Gobernuak, Parisen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.