Irak

"Berandutu gabe" hiritik alde egiteko eskatu die AEBetako Armadak Najafeko herritarrei

AEBetako Armadako hainbat ibilgailu ibili dira gaur goizean Najafen, bozgorailuen bidez "berandutu gabe" hiritik alde egin dezatela eskatzen. Hori dela eta, xiiten hiri santuko biztanleek uste dute ofentsiba gogorren bat hasiko dutela estatubatuarrek eta beldurtuta daude. Armetan altxatu ziren miliziano xiitei, berriz, oldarraldia bertan behera utz dezatela eta hiritik alde egin dezatela eskatu diete.

2004ko abuztuaren 10a
13:13
Entzun
Aurreneko aldiz egin dute AEBetako militarrek horrelako deialdi bat Najafen, eta, ondorioz, herritarrak beldurtuta daude, zer gerta. Izan ere, azken egunotako miliziano xiiten altxamenduaren kontra oldarraldi gogorren bat egingo dutela uste dute Najafeko biztanleek.

Nolanahi ere, dagoeneko asko dira xiiten Irakeko hiri santutik ihes egin duten zibilak, hain justu, ostegunean hasitako altxamenduaren ondorioz dagoeneko jende asko hil delako.

Muktada Al Sadr abade xiitak, milizianoen buruzagiak, borrokarako deia berritu zuen atzo. "Azken odol tanta eman arte" segituko zuela borrokan adierazi zuen, eta gauza bera egiteko eskatu zien bere jarraitzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.